viernes, 23 de diciembre de 2011

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI AITXURIN

Aurten ere iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi Aitxurira. Goizean goizetik urduritasuna eta poza erakusten zuten umeen aurpegiak baina orduak aurrera egin ahala 11:30ak aldera, barruko emozio guztiak ateratzeko aukera izan zuten gabonetako pertsonai garrantzitsuenekin kontu kontari jardun zutenean. Olentzero eta Mari Domingiri muxu eman eta beraiekin argazkiak atera zituzten.

Argazkiak:
https://picasaweb.google.com/aitxuriargazkiak/24DeDiciembreDe2011

jueves, 22 de diciembre de 2011

ESGRIMA AITXURIN

Aitxuriko 5 eta 6. mailako ikasleak, ezezaguna bezain polita den kirol honen inguruko tekinikak ikasi eta praktikan jartzeko aukera izan dute Fortuna Elkarteko entrenatzailea den Igorren eskutik. Benetan saio polita eta izan da. Eskerrik asko Igor!
Irudiak ikusteko:
https://picasaweb.google.com/aitxuriargazkiak/ESGRIMAAITXURIN

HERRI KIROLAK AITXURIN

Urtero bezala, eta badira iada batzuk, aurten ere Eñaut Telleria segurarra gurera etorri da herri kirolen inguruan saio batzuk burutzera. Herri kirolen jatorria eta hainbat kirol praktikan jartzeko aukera izan dute 3,4,5 eta 6. mailako ikasleak. Eskerrak, berriro ere Eñauti.
Irudiak 3 eta 4. maila :
https://picasaweb.google.com/aitxuriargazkiak/HERRIKIROLAKAITXURIN3ETA4MAILA02
Irudiak 5 eta 6.maila:
 https://picasaweb.google.com/aitxuriargazkiak/HERRIKIROLAKAITXURIN5ETA6MAILAK02

lunes, 5 de diciembre de 2011

SAN NIKOLAS


Aurten ere eguraldi txarrari aurre eginez, hor izan ditugu Aitxuriko haurrak San Nikolas eskean. Jon Arakama eta Itxaso Berasategi izan dira aurtengo artzapezpikuak. Deialdiari ongi erantzunez, zegamarrek agertu dute euren solidaritatea eta agindu bezala,  jasotako 354 euroak Gipuzkoako minbiziaren aurkako erakundea den ASPANOGIra bidaliko dira. Mila esker denoi.

Argazki gehiago: http://aitxuri.net