jueves, 17 de noviembre de 2011

AITXURIKOAK KUTXAESPAZIO ETA TXURI URDINEAN

         Asteartean 3,4,5 eta 6 mailako haurrak Donostian izan ziren. Lehendabizi Kutxaespaziora joan ziren eta bertan tailer ezberdinak eta planetariuma eta museoa ikusteko aukera izan zuten. Etxetik ekarritako ogitarteko goxoa jan ondoren Txuri Urdinera joan ziren eta bertan izotz irristaketari buruzko ikastaro bat jaso zuten patinen.gainean oso trebeak direla demostratuz.

Argazkiak ikusteko: http://www.aitxuri.net

viernes, 11 de noviembre de 2011

SAN MARTIN AZOKA!


Bihar San Martinetako azoka ospatuko dugunez, 3 urtekoek, girotzen hasteko gure azoka egin dugu. Lehenengo animaliak ihes ez egiteko itxiturak egin ditugu eta ondoren animaliak jarri.

Argazki gehiago web-ean zintzilikatu ditugu. Pasa zaitez bertatik: http://www.aitxuri.net/

Ongi pasa biharko eguna!