Aurten ere iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi Aitxurira. Goizean goizetik urduritasuna eta poza erakusten zuten umeen aurpegiak baina orduak aurrera egin ahala 11:30ak aldera, barruko emozio guztiak ateratzeko aukera izan zuten gabonetako pertsonai garrantzitsuenekin kontu kontari jardun zutenean. Olentzero eta Mari Domingiri muxu eman eta beraiekin argazkiak atera zituzten.
Argazkiak:
https://picasaweb.google.com/aitxuriargazkiak/24DeDiciembreDe2011
viernes, 23 de diciembre de 2011
jueves, 22 de diciembre de 2011
ESGRIMA AITXURIN
Aitxuriko 5 eta 6. mailako ikasleak, ezezaguna bezain polita den kirol honen inguruko tekinikak ikasi eta praktikan jartzeko aukera izan dute Fortuna Elkarteko entrenatzailea den Igorren eskutik. Benetan saio polita eta izan da. Eskerrik asko Igor!
Irudiak ikusteko:
https://picasaweb.google.com/aitxuriargazkiak/ESGRIMAAITXURIN
Irudiak ikusteko:
https://picasaweb.google.com/aitxuriargazkiak/ESGRIMAAITXURIN
HERRI KIROLAK AITXURIN
Urtero bezala, eta badira iada batzuk, aurten ere Eñaut Telleria segurarra gurera etorri da herri kirolen inguruan saio batzuk burutzera. Herri kirolen jatorria eta hainbat kirol praktikan jartzeko aukera izan dute 3,4,5 eta 6. mailako ikasleak. Eskerrak, berriro ere Eñauti.
Irudiak 3 eta 4. maila :
https://picasaweb.google.com/aitxuriargazkiak/HERRIKIROLAKAITXURIN3ETA4MAILA02
Irudiak 5 eta 6.maila:
https://picasaweb.google.com/aitxuriargazkiak/HERRIKIROLAKAITXURIN5ETA6MAILAK02
Irudiak 3 eta 4. maila :
https://picasaweb.google.com/aitxuriargazkiak/HERRIKIROLAKAITXURIN3ETA4MAILA02
Irudiak 5 eta 6.maila:
https://picasaweb.google.com/aitxuriargazkiak/HERRIKIROLAKAITXURIN5ETA6MAILAK02
lunes, 5 de diciembre de 2011
SAN NIKOLAS
Aurten ere eguraldi txarrari aurre eginez, hor izan ditugu Aitxuriko haurrak San Nikolas eskean. Jon Arakama eta Itxaso Berasategi izan dira aurtengo artzapezpikuak. Deialdiari ongi erantzunez, zegamarrek agertu dute euren solidaritatea eta agindu bezala, jasotako 354 euroak Gipuzkoako minbiziaren aurkako erakundea den ASPANOGIra bidaliko dira. Mila esker denoi.
Argazki gehiago: http://aitxuri.net
jueves, 17 de noviembre de 2011
AITXURIKOAK KUTXAESPAZIO ETA TXURI URDINEAN
Asteartean 3,4,5 eta 6 mailako haurrak Donostian izan ziren. Lehendabizi Kutxaespaziora joan ziren eta bertan tailer ezberdinak eta planetariuma eta museoa ikusteko aukera izan zuten. Etxetik ekarritako ogitarteko goxoa jan ondoren Txuri Urdinera joan ziren eta bertan izotz irristaketari buruzko ikastaro bat jaso zuten patinen.gainean oso trebeak direla demostratuz.
Argazkiak ikusteko: http://www.aitxuri.net
Argazkiak ikusteko: http://www.aitxuri.net
viernes, 11 de noviembre de 2011
SAN MARTIN AZOKA!
Bihar San Martinetako azoka ospatuko dugunez, 3 urtekoek, girotzen hasteko gure azoka egin dugu. Lehenengo animaliak ihes ez egiteko itxiturak egin ditugu eta ondoren animaliak jarri.
Argazki gehiago web-ean zintzilikatu ditugu. Pasa zaitez bertatik: http://www.aitxuri.net/
Ongi pasa biharko eguna!
jueves, 6 de octubre de 2011
4 ETA 5 URTEKOAK ZINEMARA!
Zegaman autobus haundian sartu eta poz-pozik abiatu ginen Horton pelikula ikustera Beasainera. Bertan Goierriko beste eskoletako haurrekin elkartu ginen. Asko gustatu zitzaigun ikusitako marrazki bizidunak. Primeran pasa genuen!
Argazki gehiago ikusteko pasa zaitez eskolako web orritik! http://www.aitxuri.net/
martes, 6 de septiembre de 2011
IKASTURTE BERRIA HASI DA!
Ikasturteari hasiera ona emateko Aizkorriko Ataria museo ondoko zelaietan jolasean ibili gara! Bertan gaileta eta goxoki goxo-goxoak jan ditugu hamaiketako moduan!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)






